Mercedes-Benz O 405-a Mercedes-Benz-ek 1984 eta 2001 artean Europako merkatuetarako fabrikatutako hiri-autobusaren modeloa da, Mercedes-Benz O 305-aren oinordekoa eta Mercedes-Benz Citaro-ren aurrekoa.

Espainia, Portugal eta Erresuma Batua bezalako herrialdeetan, 1987az geroztik Mercedes-Benz-ek txasis ugari exportatu zituen Espainiako  Unicar (Camo Portugalen), Burillo, Hispano Carrocera, Beulas, Unvi edo Castrosúa bezalako karrozeria enpresek eraikitzeko.

Gure autobusa, Burillok eginda, 1989an iritsi zen Donostiara, uztailaren 11n matrikulatu zen eta uztailaren 18an jarri zen martxan bere 4 anaiekin batera, 314, 315, 316, 317 eta 318.

2004ra arte egon zen zerbitzuan, beste  solairu baxuko autobus modernoago ta iristagarriagoengatik ordezkatzeko erabakia hartu zenean.

Harrezkero bere mantentzeaz arduratu gara eta zenbait alditan kalera ere atera izan da, DTK-ren 125. urteurrenean esaterako, trolebusaren ondoan udaletxean jarri zen ikusgai.

2024ko otsailean, Dbusek autobusa eman zuen leku faltagatik, flotaren elektrifikazioaren ezarpenean murgilduta baitago.

Hemendik aurrera Agabusek du autobusaren jabetza.

Datu teknikoak

Txasis hauen ezaugarri nagusiak hauek izan ziren:

  • Txasisaren pisu hutsa murriztea
  • Motor horizontala atzeko aldean, bidaiarien eremua maximizatzeko
  • Orain baxuagoa eta laua autobusaren sarrera eta irteera errazteko
  • Txasisaren errentagarritasuna eta fidagarritasuna, errendimendu handiko eta iraunkorraren motorrari esker
  • Motoreak birdiseinatuta, ingurumen-araudia betez
  • Mantentze-tarteak handitu
Categories: Agabus

0 Comments

Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.