Dagoeneko ez dago gurekin, baina autobusekiko zaletasunak bizirik jarraitzen du.

Ezagutzen genuenok badakigu bere pasioa argazki soil batetik haratago zihoala, argazkiaren oinaren bila zebilela.

Pasio hori txikitatik etorri zitzaion, egurrezko makil soil batetik, autobus baten maketa txiki bat egin zuen. Xehetasun bakar bat ere ez zen falta.

Bera, “pedrada”ko bere bi lagun onekin batera, inguruan zeuden enpresa ezberdinetako garajeetan zein harribitxi aurki zitezkeen ikustera joaten ziren. Diesel usaina eta diesel motor purrustada horien zarata ziren bere pasioak.

Horregatik, Jokin laguna, Agabusetik beti gurekin egotea eta txokotxo honen parte izatea nahi dugu, zure txoko txikia!

Categories: Jokinen txokoa

0 Comments

Utzi erantzuna

Avatar placeholder

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.